[:es] [:en]

IKUS-ENTZUNEZKO 2019ko MiCe SARIA

Jordi El Mussol Kultur Elkarteak, 2019ko MiCe (7an Muestra Internacional Cinema educativo) Nazioarteko Zinemaldiaren barnean, 2019ko MiCe Estatu mailako Ikus-entzunezko Saria iragartzen du honako oinarrien arabera:

OINARRIAK:

 Deskargatu oinarriak

  1. Azken hiru ikasturteetan (2016/2017, 2017/2018 eta 2018/2019) Espainiar Estatuan ekoiztutako Ikus-entzunezko ekoizpenak parte ahalko dute Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa edo Hezkuntza Bereziko eskolen hezkuntza esparruen baitan, honetaz gain estatuko hizkuntz koofizialak edo ez direnak erabiltzen dituzten atzerriko hezkuntza zentroek ere parte hartu ahalko dute, baldin eta ekoizpen hauek aurreko MiCe edizioetan ez badituzte aurkeztu.

 

  1. Ekoizpenak jatorrizko bertsioan (JB) aurkeztuko dira beti.

 

  1. Ekoizpenak edozein generokoak izan daitezke: fikzioa, dokumentala, bideo-sorkuntza, animazioa…

 

  1. Ikasleek ekoizpen prozesu guztietan parte hartu beharko dute, ulertu beharra dago, hezkuntza ekoizpenak izanik, irakasleen bitartekotza eta zuzendaritza ezinbestean egon behar direla.

 

  1. 3 maila ezartzen dira:
    1. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako ekoizpenak
    2. Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako ekoizpenak
    3. Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetako ikasleek egindako ekoizpenak

 

  1. Aurkeztutako ikus-entzunezko ekoizpenen iraupena gehienez 15 minutukoa izango da.

 

  1. Izena emateko epea 2018ko abenduaren 15era arte irekia egongo da eta jarraian azaltzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira (ekoizpen bakoitzeko inskripzio bakarra):
    • Erregistro elektronikoa, izen ematea telematikoki bete behar da. Hurrengo loturetan aurkitu ahalko duzu: IZEN EMATEKO TXOSTENA edo zinemaldiaren web orrian micevalencia.com
    • Film laburraren fotograma adierazgarri bat.
    • Aurkeztutako ekoizpena

 

  1. Ekoizpena irakaskuntza-zentroen eta hezkuntza-esparruan kokatuta dagoenez, ekoizpenaren ikastetxearen aurkezpen baimena irakasle, tutore edo zuzendaritza taldeko kide baten izenean izango da. Horretaz gain, parte hartzen duten adingabe guztien guraso edo tutoreen legeak ezarritako baimenak jaso eta zaintzearen ardura berauena izango da, baita ekoizpenen inskripzioen eta kreditu-izenburuen emandako datu pertsonalenak ere.

 

  1. Ekoizpena zein fotograma online aurkeztuko dira edozein fitxategien deskargarako plataformetan(WeTransfer, Dropbox, Drive …) izen emateko orrian dagokion atalaren barruan deskargatzeko esteka partekatzea edo posta elektronikoaren bidez bidalita hurrengo helbidera secretaria@festivalmice.com , ekoizpenaren izenburua eta ikastetxearen izena adieraziz, beti izena emateko epea amaitu baino lehen.

 

  1. Antolakuntzak izen ematerako orduan bidalitako kontaktu guztiei ekoizpena aukeratuta izan edo ez izanaren berri emango die.

 

  1. Jordi el Mussol Kultur Elkarteak ikus-entzunezko eta hezkuntzako profesionalez osatutako epai mahai bat aukeratuko du, maila bakoitzerako IKUS-ENTZUNEZKO 2019ko MiCe SARIA emanez. Epaimahaiaren aktak jaialdiaren webgunean eskuragarri izango dira (micevalencia.com).

 

  1. Maila bakoitzeko IKUSLEEN SARIA emango da.

 

  1. Sari hau, 2019ko otsailaren 8ra arte IKUSLEEN SARIA banatzeko aukeratuko den bistaratze plataforman ikustaldien kopuruak zenbatuta emango da.

 

Gogoratu copyright eskubideak dituzten irudiak, melodiak edo abestiak erabiltzeak ikustaldi plataforma blokeatzea ekar dezakeela, erreprodukzioak galaraziz.

 

  1. Bistaratze zenbaketarako bistaratze plataformaren baldintza orokorren arabera baliozkotzeak eta finkatzeko arauen araberakoa izango da.

 

  1. 2019ko urtarrilaren aurrera MICE ESTATAL 2019 youtube kanalean ikusgai egongo dira.

 

  1. Hurrengo loturen bidez ere ikus daitezke:

MiCe Festival webgunearen bidezko sarbidea

 

  1. MiCe zinemaldiaren webgunean (micevalencia.com) ikusteko eta zenbatzeko prozedura hurrengo atalean aurkituko duzu:MiCe 2019 / PREMIOS AUDIOVISUALES MiCe Estatal

 

  1. Sari banaketa 2019ko MiCe amaiera ekitaldian ospatuko da. Leku zehatza eta sari-banaketaren ordua MiCe webgunean (micevalencia.com) aurki daitezke.

 

  1. 2019ko IKUS-ENTZUNEZKO MiCe SARIAn partehartzeak oinarri hauek osotasunean onartzea, eta espreski aurkeztutako ekoizpenaren IKUSLEEN SARIA emateko plataforman ARGITALPEN BAIMENA ematea dakar. Honetaz gain ekoizpenaren PROIEKZIO BAIMENA ematea dakar eskola proiekzio edo bestelako ekitaldi publiko edo pribatuetan 2019ko MiCe zinemaldiaren programazioaren barnean.

 

  1. Oinarri hauen interpretazio soilik JORDI EL MUSSOL KULTUR ELKARTEAREN eskumena izango da 2019ko MiCe (7ª Muestra Internacional Cinema Educativo) hezkuntza zinemaldi  antolatzaile gisa.

 Deskargatu oinarriak

[:]
SUBIR